Lortu dugu nesken taldea Osatzea!!!!

31 10 2009

Azkenean bai!!! badugu nesken taldea. Gaur izan dugu neska gehienen asistentziarekin (3 edo 4 falta ziren) lehenengo entrenamendua. Esfortzuak azkenean eman ditu bere fruituak eta lortu dugu neska talde majo bat osatzea. Gure ustez aurten azkenean denboraldi majo bat egingo dute. Ala ere komentatu beharra dago gaur Tximistarriko 3 neska etorri direla gurekin entrenatzera, gipuzkuar guztien artean neska talde bakarra egin beharko dugu horaingoz, bakoitzak berea bakarrik egin ahal izan arte. Easoko beste neska pare bat ere etortzekoak dira, ea hurrengoan badatozen.

Beno animo neska guztieri eta falta zirenei, hurrengo entrenamendutan itxaroten zaituztegu.

NESKAK011109 (1 of 1)








Seguir

Get every new post delivered to your Inbox.