Ezin hobeto eman dio hasiera Hernani K.E.senior taldeak aurtengo ligari.
Garaipen garrantzitsua lortu zuen Hernani K.E. senior taldeak joan den igandean, ligako lehenengo partiduan, Oiasso taldeari 10-6 irabazita.
Partidu parekatua aurreikusten zen Hernaniko igerilekuan Gipuzkoa mailan punta-puntan dauden bi kluben artean.
Horren adierazgarri lehengo urteko Gipuzkoako kopako finalaren markagailua: 6-5 Hernani k.e.-ren alde.
Eta halaxe izan zen, nahiz eta markagailuak kontrakoa adierazi. Partidu orekatua jolastu zuten bi taldeak lehenengo 3 laurdenetan.
Norgehiagokak gora-behera dexente izan zituen. Hernaniko taldeak abantaila lortu zuen hasieran 1-0 eta 2-1 aurretik joanda markagailua baina Irungo taldeak partiduari eutsi eta honi buelta ematea lortu zuen 2-4 markagailuan aurretik ipinita. Hala ere Hernaniko taldeak etzion aurkariari ihes egiten utzi eta 3. laurdeneko bukaerara 6-6ko berdinketarekin iritsi ziren bi taldeak Azken laurdenean iritsi zen etxekoen benetako maila. Joko azkarraz baliatuta 4-0eko partziala lortu zuten, aurkariaren gainetik pasata, eta 10-6koa jarri zuten markagailuan. Hau izan zen bukaerako emaitza eta hernaniarrak pozik ateratzea lortu zuten etxeko lehenengo partidua irabazi eta gero.
JO TA KE igoera lortu arte!!

